XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) Txakurra hurbiltzen zaionean? Etsaiaz defendatzen denean? Edo ta mehatxu egiten digunean? Gure maite-maiteak bilatzen dituenean?.

- Azterketa honen ondoren katuak egoera ezberdin hoiek agertuko dituen eszena bat moldatu.

- Txakurrak guau! egiten du.

Baina azterketa egoki batek erreflexio berdinetara eramango gaitu.

Tipifikaturiko molde batzuz erantzuten dugu eta hauek hautsi egin behar dira, ondoren amaitu ezinezko eskemaz aberasteko.

- Txoriek pio-pio! egiten dute.

Baina gure baserriko aitonak espresatzeko beste era bat dauka.

Poxpolin Poxpolin galeperrak, alaiak daude soro bazterrak.

- Baserrira, ikuilura, oilategira ikustaldi bat eginaz, behien, txerrien, astoen, oiloen, ahuntzen erreferentzia hobeak emango dizkigu.

Guzi honek gure ANIMALIEN KONZERTU berezian bere agerpena izango du.

Zoora bisita bat Hau batzuk aukeratzen dira. Arazorik gabe.

Edonork balio dezake.

Bere eginkizun bakarra animalien hotsak imitatzea izango da.

Mimika ez da beharrezkoa, gure zoora joango direnak itsuak bait dira.

Zapi batek bere ikusmena estaltzen du, eta beren ikustaldian entzumenaz bakarrik gia daitezke.

Jolasak hontan datza: Kaiola bakoitzean entzuten diren hotsen arabera zein animali den asmatzea.

Lainope trinkoan galdurik - Hain trinkoa, ez digute begiek ezertarako balio.

Hala ere, zihurtatzeko, jolasean parte hartuko duten guziei zapi batez begiak estaliko dizkiegu.

Mendiko lainopean galdurik, ardi ama bere arkumetxoa bilatzen ari da, zerri ama bere txerritxoa bilatzen ari da, oilar aita bere txitoa bilatzen ari da, katu ama bere katutxoa bilatzen ari da, astoa bere astakumea bilatzen ari da.

Denak itsu-itsuan, begiak ondo tapatuak dituztelarik, gurasoak alde batetan eta umetxo gizajoak beste aldean daudelarik.